XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gure historiako egun jakin batean
Gure itxaropena, Jaunaren Gizakundearen sinismen pozgarrian oinarrituta eta azken Parusiako jomuga haundira irekita, Eguberri jaiaren inguruan biltzen da bereziki.
Hor mamitzen bait da eta gaurkotzen, liturgiaren sakramentuzko misterioaren eskutik, Kristoren etorreraren dohain betea: historian gertatu zenarena, horren
Bi etorrera horien tartegunean, gaur, jartzen gaitu Abendualdiak.
Kristo gure artean dugu, bai; baina bere agerpena ez dago oraindik gure artean eta gure gizartean erabat eta osoki gorpuztua.
Gure mundua eta gure herria ez daude oraindik Jainko Aitarekin betebetean adiskideturik.
Betebeteko adiskidetasun horren hazia ereinda dago; horregatik dugu itxaropen sendoa.
Adiskidetasun horren grazia, ordea, ez dago oraindik guztiz loratua; horregatik daukagu hori etorri arte itxoiten eta irrikaz egon beharra.
Beraz, azken eguneko adiskidetasun betea etorri zain, Abendualdiko itxaropenak beti izango du lekua, gogo bizi eta eraginkorrarekin batera, gure otoitzean eta era guztietako ahaleginean:
Horregatik,
Hau da, beraz, liturgialdi honen helburu nagusia: fededunengan itxaropena sendotuz, beroien bihotzetan eta kristau elkartearen baitan Jaunaren etorrerarenganako pozezko eta irekitasunezko jarrera gogoberotzea.
Aldi honetako Eukaristi eta beste liturgi ospakizun bakoitzean